lunes, 12 de febrero de 2007

LANDARE BEREZIEN 5. AZOKA




LANDARE BEREZIEN 5. AZOKA

2007ko marxoaren 31 eta apirilaren 1ean, Iturrarango Lorategi Botanikoan, Landare Berezien 5. Azoka ospatuko da. Urtarrilaren bukaerarako 39 mintegik , eman dute izena. Kontinente guztietako landareak ikusi eta, hala nahi izanez gero, salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta, gure artean landare ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu.
Azoka ingurune paregabe batean kokatzen da, Iturrarango Lorategi Botanikoan, landareak ezagutu nahi dituzten guztientzat interes handienekoa hain zuzen.
Azokan jan eta edaneko postuak izango dira eta bertan inguruko produktu desberdinak erosteko aukera izango da. Hala nahi izanez gero, Lorategiko ibilbideetatik paseatzeko aukera dago. Haurrek jolasteko gune eder bat ere aurkituko dute.
Euskal Herrian dugun natura ingurune ederrenetako batean ordu eder batzuk igarotzeko aukera dago, beraz, Azoka honetan.
Otsailaren 5a bitartean izena emandakoen zerrenda:

ASPECO ELKARTEKO PARTAIDEAK:

CREAPAYSAGE - Morbihan, Bretagne: Banbuak eta gramineak
Ets RAIHLET - Saint Jory, Haute Garonne: Afrika, Australia eta Zelanda Berriko proteazeoak eta mirtazeoak.
FLEUR DE GASCOGNE - St. Vincent de Paul, Gironde: Pelargonium bildumak
FLORAMA - Saint Jammes, Pyrénées Atlantiques: Eskualde epeletako zuhaitz eta zuhaiska espezieen hazi eta landareak
FRUIT DE SAISON - Marval, Haute Vienne: Ribes, Rubís eta Sambucus bildumak eta Limousingo aintzinako frutarbolak
GOUIN HORTICULTURE - Domme, Dordogne: Sempervivum, Sedum eta Orostachys bildumak
JARDINS DE LA BRANDE - Fouleix, Dordogne: Zuhaiska apaingarriak. Lilo eta Philadephusetan espezializatua
LA FERME DES SAVEURS – Puybarban, Gironde : Tomate bildumak. Landare usaintsuak eta jangarriak
LES SENTEURS DE QUERCY – Escamps, Lot : Irisak eta Hemerocallisak.
LUMEN - Creysse, Dordogne: Lnadare bizikorrak. Sedum, Penstemon, Aster e.a.etan espezializatua
NATURE ET PAYSAGES - Peyrusse Massas, Gers: Landare intsektujaleak : Nepenthes, Sarracenia, Drosera, Dionaea…
PÉPINIÉRE BACHES - Eus, Pyrénées Orientales:Zitriko barietate handia. Hotza ondo pairatzen duten olibondoak
PÉPINIÉRE BOTANIQUE - Gaujacq, Landes: Zuahiska apaingarriak. Camellia, Hydrangea eta Histeria bildumak
PÉPINIÉRES BOUET-SERVAT - Cescau, Ariége: Landare bizikorrak eta mendi tontorrekoak. Saxifraga, Primula, Sedum, Draba eta Thymus bildumak
PÉPINIÉRE DAUBAS - Saint Drezery, Hérault: Landare tropikalak eta subtropikalak. Bouganvillea bilduma
PÉPINIÉRES des FARGUETTES - Saint Nexans, Dordogne: Aintzinako arrosa landare eta Clematis bilduma
PLANTES MINIATURES - Cahors, Lot: Kaktazeo eta beste xerofito batzuen bildumak
TROPIC-FLORE - Lourdes, Hautes-Pyrénées: Tillandsia eta bromeliak

BESTE MINTEGIAK:

AZTEKIA – Castellón: Kaktus eta landare zukutsuen bildumak
BLASENEA MINTEGIA – Zarautz, Gipuzkoa: Hautaketaz lorturiko baratzeko landare ekologikoak
ELORRI MINTEGIA - Lezo, Gipuzkoa: Bertako zuhaitz eta zuhaiskak
FLORA DEL TRÓPICO - Madrid: Heliconia, Musazeoak eta Orkideak
FLORES DE LIRES - Finisterre: Australia eta Zelanda Beerriko zuhaiska apaingarriak
GUILLOT HORTICULTURE– Vibrac, Charente: Fuchsia eta Begoniak
HONTZA LIBURUDENDA - Donostia, Gipuzkoa: Lorezaintza, botanika, paisajismo eta baratzezaintzako liburuak
IRUN BONSAI – Irun, Gipuzkoa: Bonsaiak eta osagarriak
ITURRARANGO LORATEGI BOTANIKOA - Aia, Gipuzkoa: Landare bereziak
JAIZKIBEL - Lezo, Gipuzkoa: Zuhaiska apaingarriak
LANDARBASO MINTEGIA – Oiartzun, Gipuzkoa: Landare apaingarriak. Landare zukutsuak eta bizikorrak
LA PIVOINE BLEUE - Montegut, Gers: Zuhaixka erako peoniak eta peonia belarkariak
ORIENT Y ORCHIDS - Lanbilles, Girona: Orkidea tropikalak. Vanda generoan espezializatua
PÉPINIÉRES LAFITTE - Mendionde, Pyrénées Atlantiques: Zuahitz eta zuhaiska apaingarriak
REIN EN MARK BULK - Boskoop, Holanda: Zuhaitz eta zuhaiska bereziak. Magnolia, Cornus, eta japoniar astigarretan espezializatua
SOROA - Errenteria, Gipuzkoa: Zuhaiska apaingarriak
VIVEROS EL JARDIN - Alzira, Valencia: Landare tropical eta subtropikalak
VIVEROS ONAINDIA – Mungia, Bizkaia: Zuahitz eta zuhaiska apaingarriak
Urki eta zuandorretan espezializatua
VIVEROS SUSTRAI - Etxauri, Nafarroa: Zuahitz eta zuhaiska apaingarriak
VIVEROS TAFALLA - Tafalla, Nafarroa: Landare usaintsuak
ZUNOYAR LORATEGIA - Oiartzun, Gipuzkoa: Bougainvillea, Jasminum eta Plectranthus bildumak


ZEHAZTASUNAK

Aparkalekuak: Antolatzaileek Parkearen inguruetan hainbat aparkaleku antolatzen dituzte. Hauetatik, etengabeko autobus zerbitzua dago, dohan bisitari guztientzat.
Azokako ordutegia: goizeko 10tatik arratsaldeko 6ak arte.
Sarrerak: Sarrera-prezioa 3 eurokoa da (12 urte edo gutxiagokoak dohan) eta azokaren atarian egongo dira salgai. Prezio honek barne hartzen ditu:
→Aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan-etorria.
→Erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta eroslearen ibilgailuraino garraioa.
Irisgarritasuna: Bisitari guztien erosotasuna ziurtatzen duten arrapalak. Elbarrituentzat egokitutako komunak ere badira bertan.
Animaliak: Azokarako egokitutako gunean gidariak diren zakurrak bakarrik onartzen dira. Gune honetatik at, zakurrak lotuta eraman beharko dira.
Parkera iristeko informazio zehatzagorik behar duzu?


NON GAUDE

Pagoetako Parke Naturala Euskal Autonomi Erkidegoan dago. Lurralde hau hiru probintzitan banatzen da, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, eta azken honetan dago Pagoeta.
Autonomi Erkidegoko garraio sarea oso ondo antolatua dagoenez edozein hiriburutara iritsi daiteke errepidez, hegazkin edota trenez, eta baita Iruña (Nafarroa) eta Biarritzeko (Frantzia) aireportuetatik barrena.

Pagoetako Parkera iristeko zenbait erreferentzia:
Madriletik: hegazkinez 3 ½ (45’ hegaldia); Kotxez 4 ½ ordu
Bartzelonatik: hegazkinez 3 ½ (50' hegaldia; Kotxez 5 1/2 ordu
Zaragozatik: Kotxesz 2 1/2 ordu
Burdeostik: Kotxez 2 ½ ordu
Paristik: hegazkinez 4 ordu ( 1h 10’ hegaldia); kotxez 6 1/2 ordu; AHTean 5 1/2 ordu


NOLA IRITSI:

Iturrarango Lorategi Botanikoa Aiako udalerrian dago, Getaria eta Zarautzetik oso hurbil eta Donostiatik 20 kilometrotara.
A8 Autobidetik etortzeko:
Zarauzko irteera hartu
634 errepide nazionala hartu eta Orio bidean jarraitu
Zubigaingo gainean GI-2631 errepidea hartu AIArako bidean. Bidegurutze honetatik lau kilometro ingurura dago Iturrarango lorategi Botanikoko sarrera.
Landare Azoka bezalako ospakizunetan aparkaleku berriak jartzen dira eta egun osoan aparkaletuetatik azoka gunera joateko autobus lantzaderak egoten dira.


KONTAKTUA:

Iturraran Baserria
Pagoetako Parke Naturala
Laurgain Auzoa z/g
20809 AIA - GIPUZKOA

telefonoa: 943-835389
e-mail: iturraran@gipuzkoa.net

No hay comentarios: